XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Bai ote?.

Erakutsi zaidazu, ori irixteko bidea, arren bada, eta juango nauzu orretarako nere burua iltzeko zorian ikusi bear ba'det ere.

- Burutsu ta ausartsu jokatzen ba'dek ire eskuetan dituk gaur bertan ontzakurre gorri oiek.

Neuk emango nizkikek, ba'nitu, baña beartsu arlote bat besterik ez nauk, eta ezin.

Baño, ezautzen diat nik norbait ire naia bete leizakakena.

Orretarako eztaukak bide bat besterik: kontuz eta arreta aundiz ibilli bearrekoa, baña segurua.

Nola itz egiñ ote zion atso gaizto bezin azkarrak gure mutillari, ezta adieraztea gauza erraza.

Martin, mutil on eta argia, era artaraño atzipetzeko (engañatzeko) eta alako gaiztakeriraño bultza ta eraman-azteko, itz guziak ezti ugariz eta koipekeri galantez igurtzi bearko zituan, noski baño noskiago.

Dana dala, sorgiñaren txabolatik Itziar'ko Elizarontz jo zuan Martiñ'ek, beintzat, zuzen-zuzen.

Itziar'ko Andre Mari'ren eleiz-atadira illuntzean eldu zan.

Eleiz-ateak irikita zeuden oraindik.

Ez eleizan, ez inguruetan, iñor etzan ageri.